lunes, 3 de enero de 2011

WEB 2.O ::azalpen zabalagoa::

Interneten bigarren belaunaldiak Web 2.0 izena hartu du. Jendearen parte-hartzean eta informazio-trukean oinarrituak dauden web-zerbitzuek osatzen dute Web 2.0. Webgune eta atari tradizionaletan, haietako editoreek edo webmasterrek lantzen dituzte edukiak, eta erabiltzaileak kontsumitzaile soilak dira. Web 2.0ren kasuan, berriz, irakurritako berriari buruzko iritzia eman daiteke, besteena ezagutu, eta, are gehiago, kazetari bilakatu eta berriak eman, edo beste batek idatzi duena osatu, jakintza besteenari gehituz. Horrela, esan daiteke Web 2.0 gune sozial bat dela, non edonork bere lekua izan dezakeen. Guztiak izan daitezke eduki-sortzaile WEB 2.0an. Erabiltzaileak dira, beraz, Web 2.0ren funtsa, eta, parte-hartzea, komunikazioa, trukea eta kolaborazioa arima. Eta, noski, horri guztiari gorputza emateko, ezinbestekoak dira hainbat tresna: RSSak, wikiak, blogak… Web 2.0ri esker, komunikazioa ireki egin da sarean, eta horrek, besteak beste, askatasuna ekarri du. Lehen, informazioa gutxi batzuek maneiatzen zuten, baina orain, ia edonork komunikabideek adina indar izan dezake. Lehen irentsi soilik egin zitekeen informazioa, orain, kontrastatu egin daiteke, jendearen iritzia ezagutu eta nork berea eman, publizitate engainagarriari aurre egin, eta abar. Batzuen ustetan, informazioaren demokratizazioa ekarri du honek. Hori hein handi batean egia bada ere web 2.0ak beste ondorio batzuk ekarri ditu. Jakintza arloan eragin handiena izango lukeena informazioaren kopuru handia izango litzateke. Gero eta gehiago handitzen doa informazio kopurua sarean, baina ez hori bakarrik, informazio iturriak ere. Blogak, wikiak eta halako aplikazioak oso errazak dira erabiltzen, beraz edozeinek bota ditzake mezuak mundu osoari. Hartzaileak beraz, nahi eta behar duen informazioa diskriminatzen jakin behar du. Beraz, informazioa tratatzea eta sailkatzea da hemendik aurrera ikasi beharko dugun konpetentzia nagusiena.Interneten bigarren belaunaldiak Web 2.0 izena hartu du. Jendearen parte-hartzean eta informazio-trukean oinarrituak dauden web-zerbitzuek osatzen dute Web 2.0. Webgune eta atari tradizionaletan, haietako editoreek edo webmasterrek lantzen dituzte edukiak, eta erabiltzaileak kontsumitzaile soilak dira. Web 2.0ren kasuan, berriz, irakurritako berriari buruzko iritzia eman daiteke, besteena ezagutu, eta, are gehiago, kazetari bilakatu eta berriak eman, edo beste batek idatzi duena osatu, jakintza besteenari gehituz. Horrela, esan daiteke Web 2.0 gune sozial bat dela, non edonork bere lekua izan dezakeen. Guztiak izan daitezke eduki-sortzaile WEB 2.0an. Erabiltzaileak dira, beraz, Web 2.0ren funtsa, eta, parte-hartzea, komunikazioa, trukea eta kolaborazioa arima. Eta, noski, horri guztiari gorputza emateko, ezinbestekoak dira hainbat tresna: RSSak, wikiak, blogak… Web 2.0ri esker, komunikazioa ireki egin da sarean, eta horrek, besteak beste, askatasuna ekarri du. Lehen, informazioa gutxi batzuek maneiatzen zuten, baina orain, ia edonork komunikabideek adina indar izan dezake. Lehen irentsi soilik egin zitekeen informazioa, orain, kontrastatu egin daiteke, jendearen iritzia ezagutu eta nork berea eman, publizitate engainagarriari aurre egin, eta abar. Batzuen ustetan, informazioaren demokratizazioa ekarri du honek. Hori hein handi batean egia bada ere web 2.0ak beste ondorio batzuk ekarri ditu. Jakintza arloan eragin handiena izango lukeena informazioaren kopuru handia izango litzateke. Gero eta gehiago handitzen doa informazio kopurua sarean, baina ez hori bakarrik, informazio iturriak ere. Blogak, wikiak eta halako aplikazioak oso errazak dira erabiltzen, beraz edozeinek bota ditzake mezuak mundu osoari. Hartzaileak beraz, nahi eta behar duen informazioa diskriminatzen jakin behar du. Beraz, informazioa tratatzea eta sailkatzea da hemendik aurrera ikasi beharko dugun konpetentzia nagusiena.