jueves, 28 de octubre de 2010

PROMETEUS::LA REVOLUCIÓN SOCIAL EN INTERNET::



Internetek in formazio askea eskaintzeko aukera duela pentsatzen da, izan ere edozeinek du interneten publikatzeko aukera. Hala ere, beste fenomeno bat ere gertatzeko arrskua dago, internet dela eta informazioari lotutako enpresak gero eta handiagoak bilakatzen ari dira. Batzuk betseekin hitzarmenak egiten dituzte, bestetan batak bestea erosten du gero eta enpresa handiagoetan bilakatuz. Azkenik enpresa erraldoi gutxirekin topatzen gara zeintzuk atari desberdinetan nahi duten informazioa publikatzen duten. Aspaldi gertatu izan da hori ohiko informazio hedabideetan (egunkariak,  TB, irratia) grupo edo talde gutxik hedabide desberdinetan publikatzen den informazioa kontrolatzen dutela. Nire uste apalean, interneten ere antzerakoa gertatuko da, baina hor gizarteak izango du bere parte hartzea...

jueves, 21 de octubre de 2010

ESTEKAK SARTZEKO APROBAK

Post honetan ikusiko dugu nola sartu lotura bat idazpen batean. Horrela, hemen klik egiten EHUko web orrialdera salto egingo dugu.

WEB 2.0, ZER DA?

web 2.0 internet ulertzeko eta bizitzeko forma berria da.

Web 2.0 eredua aspaldiko web 1.0 geroztik sortu da. Lehen, internetek informazioa eskaintzen zigun eta gu hartzaile pasiboak baino ez ginen. Egun, aldiz, eredu berri honekin (web 2.0) sarearen parte aktiboa gara.

Eredu honen adibide argiak dira: facebook, bloggak, wikipedia... Ia edozein webgunetan parte hartzeko aukera daukagu: ematen diren berrien inguruko komentarioak eginez, inkestak erantzuten...

Guzti hau gerta zedin erronka handia gainditu behar izan da. Lehen, web orrialdeak webmaster eta adituek moldatzen zituzten. Orain, aldiz, sortu diren aplikazio berriekin edozeinek edatu dezake bere informazioa sarearen bidez.

Noski, guzti honek ondorio handiak izan ditu hainbat arlotan: publizitatean, informazioaren trataeran... Esan daiteke, eredu berri honek aske bihurtu gaituela parte hartzaile bihurtu gaiten adinean.

Arestian esan bezala, web 2.0 honen adibide nagusiak facebook eta bloggak badira ere, badago hezkuntzari egokitu zaion eredua: Ikasleen plataformak esate baterako. Horien artean gu erabiltzen ari garen hau dago: moodle. Honen bidez ohiko klase magistralak eta etxerako lanak bideo eta foroetan bilaktu dira, besteak beste.

Guzti hau oso positiboa izan daitekeelakoan nago, hala ere neurriz erabili behar dela uste dut. E dut uste teknologia berriak ohiko irakaskuntza eraldatu behar duenik, izan ere ikus entzunezko bideak neurriz erabili behar ditugu adimena eta irudimenak sustetu nahi baditugu.

Ondorio modura, web 2.0k zeharo aldatu du informazioaren mundua baita hezkuntzaren mundua ere, izan ere edozein izan daiteke informazio hartzailea (ikasle) eta igorlea (irakasle).

Bideo honetan labur labur azaltzen zaigu eskolak teknologia berrien eraginez jasaen ari den aldaketa. Aldaketa hauek noski hobera izan dira, izan ere teknologia berriei esker ikaslea pasibo izatetik hezkuntza prozesuaren parte aktibo izatera pasatu da.

jueves, 7 de octubre de 2010

bideoa sarrera batean ipintzen

Bideoa nola sartzen den ikusi dugu. Oso erreza da.

Aurkezpena

Egun on!

Blog honekin Teknologia Berrien inguruan asko ikasiko dugu! Nik behintzat bai, ez baitakit gauza handirik honen inguruan.