jueves, 21 de octubre de 2010

WEB 2.0, ZER DA?

web 2.0 internet ulertzeko eta bizitzeko forma berria da.

Web 2.0 eredua aspaldiko web 1.0 geroztik sortu da. Lehen, internetek informazioa eskaintzen zigun eta gu hartzaile pasiboak baino ez ginen. Egun, aldiz, eredu berri honekin (web 2.0) sarearen parte aktiboa gara.

Eredu honen adibide argiak dira: facebook, bloggak, wikipedia... Ia edozein webgunetan parte hartzeko aukera daukagu: ematen diren berrien inguruko komentarioak eginez, inkestak erantzuten...

Guzti hau gerta zedin erronka handia gainditu behar izan da. Lehen, web orrialdeak webmaster eta adituek moldatzen zituzten. Orain, aldiz, sortu diren aplikazio berriekin edozeinek edatu dezake bere informazioa sarearen bidez.

Noski, guzti honek ondorio handiak izan ditu hainbat arlotan: publizitatean, informazioaren trataeran... Esan daiteke, eredu berri honek aske bihurtu gaituela parte hartzaile bihurtu gaiten adinean.

Arestian esan bezala, web 2.0 honen adibide nagusiak facebook eta bloggak badira ere, badago hezkuntzari egokitu zaion eredua: Ikasleen plataformak esate baterako. Horien artean gu erabiltzen ari garen hau dago: moodle. Honen bidez ohiko klase magistralak eta etxerako lanak bideo eta foroetan bilaktu dira, besteak beste.

Guzti hau oso positiboa izan daitekeelakoan nago, hala ere neurriz erabili behar dela uste dut. E dut uste teknologia berriak ohiko irakaskuntza eraldatu behar duenik, izan ere ikus entzunezko bideak neurriz erabili behar ditugu adimena eta irudimenak sustetu nahi baditugu.

Ondorio modura, web 2.0k zeharo aldatu du informazioaren mundua baita hezkuntzaren mundua ere, izan ere edozein izan daiteke informazio hartzailea (ikasle) eta igorlea (irakasle).

No hay comentarios:

Publicar un comentario