lunes, 3 de enero de 2011

WEB 2.O ::azalpen zabalagoa::

Interneten bigarren belaunaldiak Web 2.0 izena hartu du. Jendearen parte-hartzean eta informazio-trukean oinarrituak dauden web-zerbitzuek osatzen dute Web 2.0. Webgune eta atari tradizionaletan, haietako editoreek edo webmasterrek lantzen dituzte edukiak, eta erabiltzaileak kontsumitzaile soilak dira. Web 2.0ren kasuan, berriz, irakurritako berriari buruzko iritzia eman daiteke, besteena ezagutu, eta, are gehiago, kazetari bilakatu eta berriak eman, edo beste batek idatzi duena osatu, jakintza besteenari gehituz. Horrela, esan daiteke Web 2.0 gune sozial bat dela, non edonork bere lekua izan dezakeen. Guztiak izan daitezke eduki-sortzaile WEB 2.0an. Erabiltzaileak dira, beraz, Web 2.0ren funtsa, eta, parte-hartzea, komunikazioa, trukea eta kolaborazioa arima. Eta, noski, horri guztiari gorputza emateko, ezinbestekoak dira hainbat tresna: RSSak, wikiak, blogak… Web 2.0ri esker, komunikazioa ireki egin da sarean, eta horrek, besteak beste, askatasuna ekarri du. Lehen, informazioa gutxi batzuek maneiatzen zuten, baina orain, ia edonork komunikabideek adina indar izan dezake. Lehen irentsi soilik egin zitekeen informazioa, orain, kontrastatu egin daiteke, jendearen iritzia ezagutu eta nork berea eman, publizitate engainagarriari aurre egin, eta abar. Batzuen ustetan, informazioaren demokratizazioa ekarri du honek. Hori hein handi batean egia bada ere web 2.0ak beste ondorio batzuk ekarri ditu. Jakintza arloan eragin handiena izango lukeena informazioaren kopuru handia izango litzateke. Gero eta gehiago handitzen doa informazio kopurua sarean, baina ez hori bakarrik, informazio iturriak ere. Blogak, wikiak eta halako aplikazioak oso errazak dira erabiltzen, beraz edozeinek bota ditzake mezuak mundu osoari. Hartzaileak beraz, nahi eta behar duen informazioa diskriminatzen jakin behar du. Beraz, informazioa tratatzea eta sailkatzea da hemendik aurrera ikasi beharko dugun konpetentzia nagusiena.Interneten bigarren belaunaldiak Web 2.0 izena hartu du. Jendearen parte-hartzean eta informazio-trukean oinarrituak dauden web-zerbitzuek osatzen dute Web 2.0. Webgune eta atari tradizionaletan, haietako editoreek edo webmasterrek lantzen dituzte edukiak, eta erabiltzaileak kontsumitzaile soilak dira. Web 2.0ren kasuan, berriz, irakurritako berriari buruzko iritzia eman daiteke, besteena ezagutu, eta, are gehiago, kazetari bilakatu eta berriak eman, edo beste batek idatzi duena osatu, jakintza besteenari gehituz. Horrela, esan daiteke Web 2.0 gune sozial bat dela, non edonork bere lekua izan dezakeen. Guztiak izan daitezke eduki-sortzaile WEB 2.0an. Erabiltzaileak dira, beraz, Web 2.0ren funtsa, eta, parte-hartzea, komunikazioa, trukea eta kolaborazioa arima. Eta, noski, horri guztiari gorputza emateko, ezinbestekoak dira hainbat tresna: RSSak, wikiak, blogak… Web 2.0ri esker, komunikazioa ireki egin da sarean, eta horrek, besteak beste, askatasuna ekarri du. Lehen, informazioa gutxi batzuek maneiatzen zuten, baina orain, ia edonork komunikabideek adina indar izan dezake. Lehen irentsi soilik egin zitekeen informazioa, orain, kontrastatu egin daiteke, jendearen iritzia ezagutu eta nork berea eman, publizitate engainagarriari aurre egin, eta abar. Batzuen ustetan, informazioaren demokratizazioa ekarri du honek. Hori hein handi batean egia bada ere web 2.0ak beste ondorio batzuk ekarri ditu. Jakintza arloan eragin handiena izango lukeena informazioaren kopuru handia izango litzateke. Gero eta gehiago handitzen doa informazio kopurua sarean, baina ez hori bakarrik, informazio iturriak ere. Blogak, wikiak eta halako aplikazioak oso errazak dira erabiltzen, beraz edozeinek bota ditzake mezuak mundu osoari. Hartzaileak beraz, nahi eta behar duen informazioa diskriminatzen jakin behar du. Beraz, informazioa tratatzea eta sailkatzea da hemendik aurrera ikasi beharko dugun konpetentzia nagusiena.

viernes, 10 de diciembre de 2010

ESKOLA 2.0 | ARBEL DIGITALA

Zer da arbel digitala ?

Arbel digitalaren definizio eman baino lehen, bi mota daudela esan behar da:arbel digitala eta arbel digital interaktiboa.

-Arbel digitala:sistema teknologikoa da , ordenagailu batez eta bideoproiektore batez osatua dagoena .Hauek ahalbidetzen dute bideoak eta eduki digitalak proiektatzea , taldean ikusteko formato egokian adieraziz.Elakrreragin daiteke ordenagailuko teklatua eta arratoia erabiliz.

-Arbel digital interaktiboa:sistema teknologikoa da , ordenagailu batez, bideoproiektore batez eta kontrolerako erakusle gailua.Hauek ahalbidetzen dute bideoak eta eduki digitalak gainazal interaktibo batetan proiektatzea. Gainazalean zuzenean elkarreragin daiteke.

jueves, 9 de diciembre de 2010

IRAKASLEENTZAKO HELBIDE INTERESGARRIAK

HEZKUNTZA LIBERTARIOA

Uste dut irakasle guztiak ezagurtu beharko genukela gai hau. Web orrialde honetan pedagogia ez autoritarioaren mugimendu desberdinak azaltzen zaizkigu oso modu aproposean. Oso eredu pedagogiko desberdinak dira, eta komeni da aztertzen ditugunean aurreiritziak alde batera lagatzea. Gustokoa izatea espero dut!

Las nuevas tecnologías en la educación - Monografias.com

Orrialde honetan teknologia berriek hezkuntzan izan duen eragina aztertzen da. Horrez gain, bere alderdi positiboak eta negatiboak birpasatzen dira. Hori dela eta oso irakurketa ona iruditzen zait etorkizuneko irakasleontzat.

GeoGebra

Programa hau oso baliagarria da, bai ikasle zein irakasleentzat. Alde batetik irakasleek beraien irudiak eta ariketak prestatzeko erabili ditzakete. IKasleek, bestalde, geometriako irudiak, legeak eta berezitasunak oso modu bisualean ukertzeko erabili dezakete. Programa erabiltzeaz gain badaude geogebraren bidez egin daitezkeen afriketak. Probatu!

Hezkuntza lege berriak eta teknologia berriak

Ezinbestekoa da hezkuntzaren inguruan egiten ari diren lege berriak ezagutzea irakasle izango garenon aldetik. Esteka honetan ppt bidez azaltzen da laburu labur hezkuntza eta teknologia berrien inguruko lege berria. 

martes, 30 de noviembre de 2010

NeTiKeTa

Lehenengo aldiz entzun nuen Netiketa zer zen beste egunean klasean eta asko gustatu zitzaidan bertan azaltzen ziren gauzak, oso gauza logikoak zirelako, ona hemen:

  1. Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta-zerrenda batean. Talde bat antolatzen baduzu zeure mezuak bidaltzeko, egokiena duzu aurrez galdetzea taldean sartu nahi dituzunak. Zuk uste baino jende gehiagok ez du nahi horrelako zerrendetan egotea. Horregatik, baten batek ezetz esaten badizu, ez gaizki hartu.
  2. Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria. Pertsona guztiek ez dute banda zabalera erosoa beren konexioan, eta Mb 1etik gorako gauzak jaistea oso astuna bihur dakieke. Era berean, postontzi elektronikoa ere gainezka jar dakieke pertsona horiei.
  3. RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu. .doc atzizkia duten dokumentuak Word-ek bakarrik ireki ahal ditu. RTF atzizkia dutenak, berriz, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke. Aintzat hartu Word erabiltzen ez dutenak ere.
  4. Identifikatu dokumentu atxikiak. Bidaltzen diozunean baten bati dokumentu bat atxikita, esaiozu zer nolako dokumentua den, hartzaileak jakin dezan zer programa beharko duen dokumentua irekitzeko. “Josune, honekin batera dokumentu bat bidaltzen dizut RTF formatuan. Beraz, ez duzu oztoporik izango Wordekin irekitzeko”.
  5. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.
  6. Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatoan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu artikulu hori.
  7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kenduiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.
  8. Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen.
  9. Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati bidaltzea mezu bat, zabor hutsa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea: “Aupa, Ander. Pentsatu dut barre apur bat egingo zenukeela hau ikusita”.
  10. Ez sinestu hortik zehar dabiltzan gezurrak. Jasotzen duzunean izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat, non ohartarazten zaituen halako birus ikaragarritik, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa
Aurreko sarreran ipini dudanarekin jarraituz, nik uste dut eskolan ordenagailuarekin hainbeste jolastu beharrean horrelako argibideak eman beharko zitzaizkiela ikasleei.

BLOGAREN APLIKAZIO DIDAKTIKOA

Nik neuk ez nuke blogik erabiliko eskolan. Haurrei, berez gustatzen zaizkie teknologia berriak (gusaroen ordenagailua, mugikorra, DSa, MP4....) Zertarako sustatu eskolan? Noskik, haurrek teknologia berrietaz erabilera ona egin dezaten. Baina guztiok dakigunez gustoko dugun gauza bat, guraso edo irakasleek esaten duten moduan erabiltzea oso frustrantea eta aspergarria izan daitekeela.

Gainera, uste dut, eskolen izen ona azpimarratzeko  gehiegikeriaz erabiltzen ari dela teknologia berrien kontuan eta garrantzi gutxiegi ematen zaiola kontaktu emozionalari, fiisikoari, pertsonalari...

Nik neuk, derrigortuta idazten dut blog hau. ez zait batere gustatzen egitea, ze askotan GOGO BARIK idazten dut. Bestalde, faltan botatzen dut hemen, bakarrizketan esaten ditudanak aurrez aurre norbaitekin konpartitzea. Beraz, mesdez, norbaitek nere deia entzuten badu, idatzi dezala POST bat. Bestela, bihar ikusiko dgu elkar unibertsitatean...

REMOVE

Egia da, egun teknologia berriak direla medio, gure datuak edozein entrepresaren esku egon daitezkeela. Telefono mobila erabiltzen dugunean informazioa bialtzen ari gara, kreditu txartelak ere non, noiz eta zer erosten esan diezaioke banketxeari edo informazio hori lortzen dakienari. Pentsatzen hasten bagara hamarnaka objektu datozkigu burura: GPS, Unibertsitateako Gestio Gaurkotua, twenti, facebook, blog hau bera, internet bidezko erosketak...

Hala ere, uste dut, pribotasuna gordetzea gure eskutan dagoela enpresa handien eskutan baino. Egia da, interneten posta elektronikoa edukitzeak ezinbestean eskatzen du gure datuak datu base baten ipintzea: baina e-posta erabiltzeko modua gure eskutan dago. Gende asko milaka argazki igortzen ditu e-postaren bidez, pentsatu barik nork ikusikko dituen edo argazkietan aggertzen diren beste horiek  nahi izango duten. Ohhitura handia dago ere, iruzurra esaten duten mezuak igortzera, eta horrera igorlearen e-posta helbidea saldu egiten da baimenik gabe. Facebooketik ere informazio gehiegi saltzen da. Baina informazio hori ez dute enpresa handiek erabiltzen hurbilago dugun gendea baizik. Ikusten hasiak gara lapurretak ematen hasi direla facebookean ipintzen den informazioari esker: "Ze ondo! Asteburu honetan bakarrik nago!"

Hori baino kaltegarriagoa iruditzen zait sare sozialen bidez eman ohi den informazio pertsonal: "Laura tiene una relación personal con Raul", Nora: totalmente indignada... Andoni: "Puto Real Madrid!", Iraide: he jugado al megabox y he conseguido 124puntos!" Horrelako informazioa muroan ipintzen da edozeinek irakurtzeko moduan. Askotan nere herriko jendeak egiten duenaz enteratu izan naiz berarekin hitzik egin gabe: Amaia langabezian dago, Ander Londresera joan da, Leire triste dabil lagunekin...
Guzti hau esanda, gehiago kezkatzen nau guk geuk gure informazio pertsonalarekin egiten duguna entrepresek nere datuekin egin dezaketeena baino!

jueves, 11 de noviembre de 2010

:: ETEN DIGITALA::

Eten digitala nabaria da bi aldagaiei erreparatzen badiogu: adina eta ekonomikoa:

Adina: hogetamabos urtetik gorako pertsonak ez dira hazi teknologia berriekin. Jaio zirenean ordenagailua, Ipood-a, mugikorra... guzti horiek ez ziren existitzen. Hori dela eta, nagusitan ezagutu behar izan dituzte. Hala ere, lanbideen arabera edo interes pertsonalen arabera batzuk besteak baino hobeto moldatu dira berrikuntza teknologikora. Esan beharra dago, adinarte honetan oso erabilera txarra egin ohi dela teknologia berrietaz. Askotan larregi erabili egiten dute eta gainera erabilera maila bajuakin (aplikazioak gaizki erabili)

Beste aldagaia ekonomikoa da: teknologia berriak garestiak dira, ordenagailua izatea garestia da, eta sarera konektatuta egotea ere. Eten hori handituz doa, beste batzuk baliabide teknologikoak pilatuz eta ezagutuz doazen ahala txiroenak atzean geratzen direlako. Haieran eten ekonomikoa zena, eten digitalean bihurtuko da, gero ezagutzazko etenan...

Beraz, eten digitala, sahiestu beharreko gauza bat da, baina ez ezagutzen ez dutenei irakatsiz bakarrik baizik eta eskura daukagunok behar duten garrantzia soilik emanez: orain bat batekotasuna eskatzen dugu: sms-ak momentuan erantzutea, dei guztiak erantzutea (ez daukazu aitzakirik, erantzun behar zenuen), lanak egun baten eta ordu baten egin behar dira, bestelak blogak salatu egingo zaitu... Uste dut presa horiek, mesfde gutxi egiten diotela GIZAKIARI!