martes, 30 de noviembre de 2010

BLOGAREN APLIKAZIO DIDAKTIKOA

Nik neuk ez nuke blogik erabiliko eskolan. Haurrei, berez gustatzen zaizkie teknologia berriak (gusaroen ordenagailua, mugikorra, DSa, MP4....) Zertarako sustatu eskolan? Noskik, haurrek teknologia berrietaz erabilera ona egin dezaten. Baina guztiok dakigunez gustoko dugun gauza bat, guraso edo irakasleek esaten duten moduan erabiltzea oso frustrantea eta aspergarria izan daitekeela.

Gainera, uste dut, eskolen izen ona azpimarratzeko  gehiegikeriaz erabiltzen ari dela teknologia berrien kontuan eta garrantzi gutxiegi ematen zaiola kontaktu emozionalari, fiisikoari, pertsonalari...

Nik neuk, derrigortuta idazten dut blog hau. ez zait batere gustatzen egitea, ze askotan GOGO BARIK idazten dut. Bestalde, faltan botatzen dut hemen, bakarrizketan esaten ditudanak aurrez aurre norbaitekin konpartitzea. Beraz, mesdez, norbaitek nere deia entzuten badu, idatzi dezala POST bat. Bestela, bihar ikusiko dgu elkar unibertsitatean...

No hay comentarios:

Publicar un comentario