martes, 30 de noviembre de 2010

REMOVE

Egia da, egun teknologia berriak direla medio, gure datuak edozein entrepresaren esku egon daitezkeela. Telefono mobila erabiltzen dugunean informazioa bialtzen ari gara, kreditu txartelak ere non, noiz eta zer erosten esan diezaioke banketxeari edo informazio hori lortzen dakienari. Pentsatzen hasten bagara hamarnaka objektu datozkigu burura: GPS, Unibertsitateako Gestio Gaurkotua, twenti, facebook, blog hau bera, internet bidezko erosketak...

Hala ere, uste dut, pribotasuna gordetzea gure eskutan dagoela enpresa handien eskutan baino. Egia da, interneten posta elektronikoa edukitzeak ezinbestean eskatzen du gure datuak datu base baten ipintzea: baina e-posta erabiltzeko modua gure eskutan dago. Gende asko milaka argazki igortzen ditu e-postaren bidez, pentsatu barik nork ikusikko dituen edo argazkietan aggertzen diren beste horiek  nahi izango duten. Ohhitura handia dago ere, iruzurra esaten duten mezuak igortzera, eta horrera igorlearen e-posta helbidea saldu egiten da baimenik gabe. Facebooketik ere informazio gehiegi saltzen da. Baina informazio hori ez dute enpresa handiek erabiltzen hurbilago dugun gendea baizik. Ikusten hasiak gara lapurretak ematen hasi direla facebookean ipintzen den informazioari esker: "Ze ondo! Asteburu honetan bakarrik nago!"

Hori baino kaltegarriagoa iruditzen zait sare sozialen bidez eman ohi den informazio pertsonal: "Laura tiene una relación personal con Raul", Nora: totalmente indignada... Andoni: "Puto Real Madrid!", Iraide: he jugado al megabox y he conseguido 124puntos!" Horrelako informazioa muroan ipintzen da edozeinek irakurtzeko moduan. Askotan nere herriko jendeak egiten duenaz enteratu izan naiz berarekin hitzik egin gabe: Amaia langabezian dago, Ander Londresera joan da, Leire triste dabil lagunekin...
Guzti hau esanda, gehiago kezkatzen nau guk geuk gure informazio pertsonalarekin egiten duguna entrepresek nere datuekin egin dezaketeena baino!

No hay comentarios:

Publicar un comentario