miércoles, 10 de noviembre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA GIZARTEAN

Teknologia berriek eragin ikaragarria izaten ari dira gizartean, hogei urteren bueltan teknologia berriek informazioaren trataera, harreman komertzialak baita harreman pertsonalak ere aldatu egin dituzte.
Esan daiteke teknologia berriek, errealitateko esparru guztietan dutela eragin, beraz, gizartean ere. Gizartearen estrukturak teknologia berrien erabilerak baldintzatuta dago. Pertsonen arteko hurbiltasun kontzeptua aldatu egin du teknologia berriak, munduko ia edozein pertsonekin komunikatu gaitezke edozein momentutan. Harreman komertzialak, elkarteak, hezkuntza, ONGak... existitzen den oro teknologia berrietara moldatu behar izan da. Interneten ez bazaude, ez zara existitzen. Nola liteke hau? Ez du balio zuk egiten duzuna ondokoak ezagutzea, mundu osora hedatu beharra dago. Guzti honek abantailak ekarri dituela ukaezina bada ere dituen arriskuak ere kontutan hartu ehar dira. Pantailen, telefono eta telebista bidezko harremanak areagotu eta harreman pertsonalak murrizten ari direla esango nuke nik. Teknologia berriak ez dira beti ondo erabiltzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario